HATSARTU 2020, Udako egonaldiak Aretxabaletan

HATSARTU 2020 Udako Egonaldiak Aretxabaletan kokatuko dira aurten. Aterpetxe berriak zein herriak berak eskaintzen dizkigun aukerak tarteko, herriz aldatzea erabaki dugu leku berriak ezagutu eta Euskal Herrian barna bidaian jarraitzeko. Bestetik bestelako berrikuntza batzuekin ere bagatoz.

Joan den urtean gazteek egindako balorazioak tarteko adin tarteak aldatu ditugu. Batetik, 2008 eta 2009an jaiotako gaztei zuzenduko da lehengo txanda, etxeko gazteenei ere parte-hartzean sakontzeko aukera eman eta Ausartun udaldi bat bizi dezaten. Bestetik, adin tarteak handitu eta bigarren txandan 2004tik 2007ra bitartean jaiotako gazteak batuko ditugu egonaldi berean. Joan den urtean oso aberatsa iruditu zitzaigun adin desberdinetako gazteak batu eta udaleku parte-hartzaile bat osatzen joatea. 

Elkar entzunaz elkarrekin ikasten dugu, 2020an ere horixe da asmoa.

Gu animatu gara, zu bazatoz?!


Lehenengo txanda

Uztailaren 5etik 11ra

2008 eta 2009an jaiotako gazteak

190€*


Bigarren txanda

Uztailaren 12tik 18ra

2007, 2006, 2005 eta 2004an jaiotako gazteak

190€*

*Anai-arrebek deskontua: 1. 190€/ 2. 170€/ 3. 150€

Izen ematea martxoaren 13tik aurrera!

Zerrendak izen ematearen dataren arabera osatuko dira

HATSARTU 2019, Udako egonaldiak Astigarragan

Astigarragako Santiagomendi aterpetxean burutuko genituen egonaldiak. Donostiatik gertu dagoen ingurune naturala da hau, askatasunean gozatzeko aukera eskaintzen duena. Egunerokotasuneko zaratetatik at lasaitasuna bermatu ziguna. Bakoitzaren burua ezagutu eta besteekin egoteko espazio ezin honea. Deskonektatu, arnasa sakon hartu eta gozatu.