Joan den urtean hasi zuen bidea Ausartu Kultur Elkarteak. Parte-hartzea, euskara eta feminismoa zutabe gisara izanda, hezkuntza ez-formalaren munduan gure bidea hasi genuen. Urteak ziren hezkuntzaren munduan lanean genbiltzala, zergatik ez genuen gure bide propioaren alde egingo!? 

Ausartu ginen eta ausartu gara. 2019ko udan Hatsartu izeneko udako egonaldiak egin genituen. Leloak argi zioen: astebete mila bizipen! Halaxe izan zen. Aurten ere gogo eta ilusi berdinekin gatoz.

Gu hedabideetan

Hatsartu udako egonaldiak. Gazteek hitza izango duten udalekuak

AUSARTU KULTUR ELKARTE SORTU BERRIAK UDALEKU ITXIAK ANTOLATU DITU 12-18 URTEKO GAZTEENTZAT DATORREN UZTAILERAKO: HATSARTU UDAKO EGONALDIAK. BEREZITASUN NAGUSIA GAZTEEN PARTE-HARTZEA IZANGO DELA AZPIMARRATU DUTE. IZENA EMATEN DUTEN MOMENTUTIK BERTATIK, GAZTEEI HITZA EMANGO ZAIE ETA PROIEKTUAN ZUZENEAN PARTE HARTZEKO AUKERA IZANGO DUTE, EGINEZ ETA ERABAKIZ.

“Programatutako udalekua baino zailagoa da udaleku parte-hartzailea aurrera eramatea”

Udalekuetan izena emateko garaia den honetan, hiru zutabetan eraikitako proiektua aurkeztu digu Ausartu Kultur Elkarteak: begiraleek programatutako ekintzen ordez, gazte eta heldu guztien artean jositako egitaraua; haurrei bakarrik zuzendutako udalekuen partez, 18 urtera artekoentzako eskaintza; eta makro-udalekuen eredua beharrean, gehienez 30 laguneko taldeak, familia giroa sortzeko.

 

AISIALDIA, HEZIKETA EZ-FORMALETIK

Urteak zeramatzaten beste aisialdi talde edo enpresa batzuentzat lanean, udaleku itxietan zein irekietan, eta baita gazteleku eta ikastetxeetan ere. Aitor Altuna Ausartu kultur elkarteko kidea da ametsa egia bihurtzeko asmoa zutenetako bat. Elkarteko kideak hezkuntza ez-formalean lanean aritu izan dira hainbat proiekturekin. 

Edurne Gonzalez: “Gazteen autonomia izango dute oinarri Hatsartu udalekuek”

Parte-hartzea ardatz izango duten udako egonaldiak prestatu ditu Ausartu kultur taldeak, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat. Edurne Gonzalezek eman du egitasmoaren berri ALEA FM saioan.

Aisialdia, heziketa ez-formaletik

Urteak zeramatzaten beste aisialdi talde edo enpresa batzuentzat lanean, udaleku itxietan zein irekietan, eta baita gazteleku eta ikastetxeetan ere.