Parte-hartzea, euskara eta berdintasuna oinarri gazteei begirako aisialdi eskaintza batekin sortu zen Ausartu Kultur Elkartea. Askotan hitz egin da gure herrian parte-hartzeaz, nola bizi dugu ordea? Noiz sortzen ditugu parte-hartzeko aukera errealak?

Atari honetan gure elkartearen nondik norakoak, jorratzen ditugun gai eta ildoak, prentsan egindako elkarrizketak, joan den urtean burututako egitasmoa eta 2020ko udara begira sortutako eskaintza aurkituko dituzu besteak beste.  

Amets batetik sortu zen Ausartu Kultur Elkartea. Bestelako aisialdi eredu batekin amesten genuen, ametsa egi bihurtu da.

Ezagutu gaitzazu, batu zu ere ametsera.